Gutxiengoa herrialde edo eskualde batean arraza, kultura, erlijio edo hizkuntzaz lotu eta kideen arteko elkartasunez eraturiko gizatalde bat da, komunitate edo herritargoaren baitan kopuru erlatiboa txikikoa dena edota gizartean diskriminazioa pairatzen duena. Mundu mailan, hainbat aitorpen eta hitzarmen sinaturik daude gutxiengoen babesari buruz, gutxiengoei elkarrekin bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta haien kultura, erlijioa, tradizioak eta hizkuntza errespetatzeko deia egiten dutenak, inongo diskriminaziorik gabe pairatu gabe. Horien artean 1992 urtean Nazio batuen Batzar Orokorrak onarturiko Gutxiengoei buruzko Aldarrikapena dago. Euskal Herrian gutxiengo historiko nabarmena izan da ijitoek osaturikoa. Azken hamarkadetan izando immigrazioa dela eta, Europako herrialdeetan gutxiengoak ugaldu eta eztabaida bizia eragin du haien egoera gizartean, bereziki haien integrazioari dagokionean (ikus gainera, multikulturalismoa, asimilazionismoa, nahasketa soziala ).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, minority; gaztelaniaz, minoría.
Loturiko artikuluak
Nahasketa soziala (heterogeneotasun soziala)Nahasketa soziala, batzuetan heterogeneotasun soziala ere deitua, eremu geografiko batean jatorri, etnia, kultura, belaunaldi, klase sozial edo maila sozioekonomiko dezberdinetako pertsona eta gizataldeen elkarbizitza da. Bazterketa, segregazio, komunitate,…
Moldaera sozialaMoldaera soziala (biologiako moldaera kontzeptutik, hedaduraz) pertsona edo gizatalde bat bere portaera aldatzeko prozesua da, arauak bete eta gizartean integratzeko helburuarekin. Bigarren mailako sozializaziorako mekanismoa da. Moldaera soziala eskatzen…
AsimilazionismoaAsimilazionismoa gutxiengo etnikoek eta immigranteek bertako kultura, hizkuntza, identitatea eta arauak bereganatzea, erabateko integrazioa alegia, sustatzen zuen ikuspuntu eta politika soziala da. Dominazioa inplikatzen duen politika da, gutxiengoak…