Turistifikazioa herri, hiri edo eskualde bateko elementu natural, sozialak eta kulturalak bertako jendearen beharretara egokitu bainoago turisten desirak asetzera bideratzen direnean gertatzen den egoera da, elementu horiek erakargarri…

Agian hezkuntzaren elitizazioa bilatzen ari zinen.
Gentrifikazioa edo elitizazioa (ingelesezko mailegua, gentry hitzetik, "klase aberatsa") hirietako erdiguneko auzo batzuetan maila sozioekonomiko ertain-altuko klase sozialek egiten duten apropiazio edo jabetzea eta birrokupazioa da, birgaitze arkitektoniko eta urbanistiko baten ondoren, bertako klase apalak baztertuz eta beste auzo batzuetara mugiaraziz. Urte batzuetan zehar gertatzen den hiri prozesua da, bereziki lurzoruaren prezioaren gorakadak eraikin degradatuak dituzten auzoetan eragiten duen espekulazioak sorrarazitakoa, eta batzuetan nahasketa sozialerako hiri-politikak sustatuta: klase apalek euren etxebizitzak birgaitzeko baliabide eskasak dituztenez, euren etxebizitza degradatuak merke saldu beharrean daude, eta etxebizitza eta eraikin horietan birgaitze-lan handiak egin ondoren, klase altuagoko partikularrek erosten dituzte, espekulatzaileak tarteko kasu askotan. Biztanleria zaharkitua eta alokairuaren nagusitasuna izaten dira gentrifikazioa jasaten duten auzoen beste ezuagarri batzuk. Sarri, udaletatik bultzaturiko plan urbanistiko zabalen ondorioz ere gertatzen dira.1
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.