Geografiaren definizioa Geografia lurrazaleko ingurune fisikoa eta gizakiak hura populatu eta eraldatu duen modua deskribatu eta irudikatu egiten duen zientzia da. Halaber, ingurune fisikoak giza jardueran duen eragina…
Modelatze karstikoa, modelatu karstikoa edo erliebe karstikoa kareharrizko eremuetan sortzen den paisaia berezia da, kareharriak urarekin erreakzioa egin eta disolbaturik sortzen dena. Azkenean, kareharria higatu egiten da, hainbat modutara, eta forma geologiko anitz sortzen ditu, hala nola, kobazuloak, dolinak, poljeak, arroilak, ... Karbono-dioxidoa daraman urak kareharriarekin eragiten duen erreakzioa karbonatazioa da, kareharria bikarbonato bihurtu egiten duena. Bikarbonatoa disolbatu egiten da uretan, eta horrela harriaren meteorizazio kimikoa gertatzen da, harria deseginez. Harria desegitean sortzen diren forma geologikoak endokarstikoak edo lurrazpikoak (leizeak edo kobazulo bertikalak, galeriak edo kobazulo horizontalak, estalaktitak, estalagmitak, aretoak) eta exokarstikoak edo lurrazalekoak (dolinak, lenarrak eta arroilak).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.