Meteorizazio kimikoa
Meteorizazio kimikoa arrokak erreakzio kimikoen bitartez desegiteko prozesua da, haren oinarrizko mineralak egonkorragoak diren mineralekin ordeztuz. Meteorizazio kimikoa bereziki hezetasun eta tenperatura altuko eremuetan gertatzen da, eta maiz meteorizazio fisikoarekin batera gertatzen da; izan ere, arrokaren zatitzeak meteorizazio kimikoa errazten du, txikiagoak diren arroka zatiek atmosferarekin eta urarekin kontaktu handiagoa baitute. Meteorizazio kimikoaren prozesu ohikoenak hauek dira: hidrolisia, disoluzioa,. erredox erreakzioa, karbonatazioa, hidratazioa eta ordezte ionikoa. Ikus, gainera