Lenarrak (lapiazak)
Modelatze karstikoan, lenarrak, lapiazak edo karrenak ildaska, zulo eta hutsune gutxi gorabehera sakonek bereizitako kareharrizko arroka multzo eta zerrendak dira, euri-urak arroka gainean dauden ildasketan pilaturik sortzen den kareharriaren disoluzio diferentzialaren kausaz sortzen dena. Krioklastiak ere, arrokak hautsiz, areagotu egiten du ildaska edo zulo horien agerpena. Lenarrek arroketan eragindako ildaska eta zuloak zentimetro batzuetakoak izaten dira gehienetan, baino metro batzuetakoak eta milimetrikoak ere izan daitezke. Itzulpenak: gaztelaniaz, lapiaz, lenar, karren.
