Mikroenpresak oso tamaina txikiko enpresak dira, bereziki langile kopuruari buruz. Definizio lausoa da, eta kuantitatiboki zehatza denean, aldakorra da herrialde batetik bestera (adibidez, XXI. mendearen hasieran Argentinan 5 langile arteko enpresak ziren, eta Mexikon 15 langile artekoak). Orokorrean, produktuak eta zerbitzuak azken kontsumitzaileari eskaintzen dizkioten enpresak dira (hala nola, ileapaindegiak, abokatuen bulegoak, dendak, gehienetan zerbitzuekin loturikoak), kapital eta negozio-bolumen txikiarekin eta langile autonomoek sortu eta kudeatutakoak, proiektu ekintzaileetatik. Herrialde azpigaratuetan bereziki, ekonomia informalarekin ere lotu dira, enplegurik ez duten pertsonek euren etorkizun ekonomikoa nola edo hala eraiki dezaten, eta baita ere prekarietatearekin, sistema ekonomiko kapitalistak herritar guztiei ongizate ekonomikoa eskaintzeko ezintasunaren aurrean, baztertuek euren egoera prekarioaren irtenbide bat izan dezaten, baina finean prekario, ahula eta ez iraunkorra izango dena. Horregatik, neoliberalismoak proposatzen duen errezeta edo irtenbide faltsua dela kritikatu izan da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
PauperizazioaPauperizazioa herritarrek eta familiek, indibidualki nahiz kolektiboki, jasaten duten pobretze-prozesua da. Egoera sozioekonomikoaren aldaketa kuantitatiboa da, erosketa-ahalmenaren eta orokorrean bizitza-mailaren gainbehera dakarrena, indibidualki bizitako gertakarien ondorioz (lanpostu galera edo…
Lan merkatuko dualtasunaXX. mendeko hamarkadara arte, langileek kolektibo homogeneoa osatzen zutela esan daiteke, ongizate estatuak ezarritako abantaila eta eskubideek bermaturik, hala nola enplegu egonkorra eta hitzarmen kolektiboen nagusitasuna. Globalizazioak, aldaketa…
Lan-prekaritatea, lan-prekarizazioa eta prekariatuaLan-prekaritatea (okerra da prekarietate forma) lanpostu ez egonkorrak (ikus, aldi baterako enplegua, sasoikako langileak), soldata murritzak, lan-eskubideen urraketa, eta lan ordutegi eta egutegien gehiegizko malgutasuna dituen enpleguaren egoera…