ETEak (enpresa txiki eta ertainak)


KategoriakEnpresa

Enpresa txiki eta ertainak (labur ETEak) Europar Batasunean enpresak sailkatzeko erabiltzen den kategoria bat da, izenak adierazten duen bezala tamainaz txikiak eta ertainak diren enpresak biltzen dituena, eta zehatzago bi baldintza hauek betetzen dituztenak batera: 250 langile baino gutxiago dutenak eta aldi berean negozio bolumena 50 milioi baino txikiagoa edota balantzea 43 milioi euro baino txikiagoa dutenak. Kategoria horren baitan, enpresa txikiak 50 langile baino gutxiago dutenak eta negozio bolumena edo balantzea 10 milioi euro baio txikiago dutenak dira (2022ko definizioa).

Enpresa txiki eta ertainen problematika berezia izaten da, koiuntura arazoen aurrean bulnerableagoak, eta horregatik ohikoa da gobernuek haien aldeko ekimen bereziak garatzea, hala nola dirulaguntzak eta finantzazioa eskainiz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pymes, pequeñas y medianas empresas.

Ikus, gainera

213 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.