Merkatu-egitura


KategoriakEkonomia

Merkatu-egiturak edo merkatuko egiturak merkatu edo sektore ekonomiko batean diharduten eragileen ezaugarrien arabera eratzen diren merkatu-motak dira, haien funtzionamendua nolakoa den ezartzen dutenak. Zehatzago, merkatu-egitura bat zehazten duten ezaugarriak izaten dira, besteak beste, enpresa lehiakideen kopurua, kontsumitzaile kopurua, horien tamaina, horien arteko kontzentrazio maila, sarrera-hesiak, informazioaren eskuragarritasuna eta gardentasuna eta produktuaren homogeneotasuna. Ezaugarri horien arabera sortzen diren egoerak lehia perfektutik monopoliora doaz, horien artean oligopolioa eta lehia monopolistikoa izanik.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, market structure; gaztelaniaz, estructura de mercado.

181 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.