Ekonomia plangintzatua (ekonomia planifikatua)


KategoriakEkonomia

Ekonomia plangintzatua edo ekonomia planifikatua, erabaki ekonomikoak, bereziki baliabideen esleipena, modu zentralizatu batean, estatuaren eskutik alegia, egiten duen ekonomia eredua, merkatuari eta eragile partikular eta pribatuen ekimenari lekurik utzi gabe. Beraz, ekonomia plangintzatua merkatu-ekonomiaren aurkako eredua da, merkatu-ekonomian merkatua baita ekonomia erregulatzen duena. Ekonomia plangintzatua esfera komunista eta sozialistako herrialdeen eredu ekonomikoa izan zen XX. mendean zehar, haietan nagusiena Sobietar Batasuna izanik. Egun, XXi. mendearen hasieran, gutxi dira ekonomia plangitzatuaren ereduari zorrotz eta estu jarraitzen dioten herrialde bakarrak Kuba eta Ipar Korea dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, planned economy; gaztelaniaz, economía planificada.

187 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.