Mendizabalen desamortizazioa


KategoriakHistoria

Mendizabalen desamortizazioaren bitartez (ikus, gainera desamortizazioa), 1836 urtean plazaratutako dekretu eta beste legeen bitartez ordena erlijiosoen mendean zeuden lurrak eta beste ondasunak desjabetu eta saldu ziren, gari hartan gobernu liberalaren burua zen Juan Álvarez Mendizábalen eskutik eta Maria Bristina Borboikoa erreginaordea zelarik. Desamortizazioaren helburu nagusia 1833 urtean abiarazitako Lehen Karlistaldian estatuaren gastu militarra finantzatzea izan zen, bide batez ordena erlijioso horien esku (ikus, esku hilak) zeuden lur laboratu gabeak laboratzen jartzeko. Desamortizazioa klero erregularrari, ordena erlijiosoei alegia, erasan zien, eta klero sekularreko ondasunak, Eliza Katolikoarenak alegia, kanpoan geratu ziren. Hala eta guztiz ere, desamortizazioak bere helburuak bete zituen eta lortutako diruari esker Espainiako zor publikoaren zati handi bat ordaindu ahal izan zen. Desamortizazioko onuradun nagusiak, ordea, oligarkak eta jabe handiak izan ziren, lurrak eta ondasunak oso prezio merkean eskuratu ahal izan zituzten, desamortizatutako ondasunak lote handitan saldu baitziren, jabe txikien erosketa eragotziz horrela. Desamortizazio-legeak 1851 arte aplikatu ziren, gorabeherekin bada ere, garaiko koiuntura politikoaren arabera. 1855 urtean, Madozen desamortizazioa garatzen hasi zen, Mendizabalena baino efektu ekonomiko handiagoak izan zituena.

274 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.