Mekanizismoa edo filosofia mekanizista errealitatea mekanismo edo kausa-efektu erlazio finkoen bitartez diharduten sistema egonkor eta erregularren bitartez irudikatzen duen korronte epistemologikoa da. Ikuspegi mekanizistek deterministak dira beraz, eta zoria ukatzen dute. Horren sustraiak Antzinako Grezian daude, Leuzipok bere atomismoa garatu zuelarik, baina bereziki XVII. mendetik garatutako ikuspegi zientifikoa da, hala nola kartesianismotik (gerora baztertua) eta Newtonen fisikatik. Mekanizismoari erredukzionismo mota bat dela kritikatu zaio, sistema, batasun edo organismo batek propietate emergenteak dituela, haren osagai eta ataletatik kausalitatearen bitartez ondorioztatu ezin daitezkeenak, baieztatuz.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
IndeterminismoaIndeterminismoa gauzen ordena eta fenomeno naturalak batzuetan kausazko lege eta printzipioen arabera ez dagoela, eta beraz zoriari jarraitzen diola, erabateko indeterminazioarekin, baieztatzen duen ikuspegi eta teoria filosofiko eta…
Zoria eta zorizkotasunaGertaera batek ziurtasun osoz aurreikus ezin daitezkeen emaitza posible zenbait dituenean, zorizkoa dela esaten da, edo zoriz gertatzen dela. Zorizkotasunaren aurreko definizioa prozesu-zorizkotasunari buruzkoa da, aldez aurretik definitzen delako.…