Organizismoa (biologia)


KategoriakFilosofia

Agian, organizismoa arkitekturan bilatzen ari zinen. 

Organizismoa izaki bizidunak organismoak direla, eta beraz osotasun moduan hartu behar direla baieztatzen duen biologiaren korronte epistemologikoa da. Horren arabera, izakin bizidunen osagai eta ataletatik erator daitekezkeen propietateei organismoak berak sorrarazten dituen propietate emergente edo berriak gehitu behar zaizkio organismoaren esentzia eta horren propietateak behar bezala aztertzeko. Organizismoak mekanismo edo kausa-efektu erlazioari funtsa eman eta elementu material oinarrizkoetatik abiatzen den mekanizismoa eta erredukzionismoa gainditzea bilatzen du, baina baita ere bitalismoa, organismo bizidunei kausa materialetatik azaldu ezin daitekeen indar berezia dutela azaltzen duen korronte filosofikoa. XX. mendearen lehen erdialdean garatutuako biologiaren filosofia da, eta sistema-teoriarekin batera garatutako ikuspegia izan da. Horren ordezkari nagusietako bat Ludwig von Bertalanffy biologoa (1901-1972) izan zen. XX. mendearen ikuspuntutik, biologia molekularraren garapenak (genomaren aurkikuntza, ...) organismoaren ideia baztertu, eta eredu mekanizisten gailentzea ekarri du.

Erreferentziak

239 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.