Kultura adiera ezberdinak dituen hitza da, ikuspuntuaren arabera. Latinezko cultura ("zaintza, hazkuntza") hitzetik dator, eta historian pertsonen espiritu, gogo edo adimenaren hazkuntzaren adiera hartzen joan da. Ikuspuntu humanista…

Masa-kultura masa-hedabideek sorturiko produktu kulturalen multzoa da, publiko heterogeneo bati zuzendua baina aldi berean halako unidimentsionaltasuna erakutsi edota mainstream izenekoa osatzen duena. XX. mendearen erdialdetik kultura hegemonikoa da, masa-hedabideek lortu duten botereari esker. Masa-kulturaren paradoxa nagusia da nola lortzen duen publiko heterogeneo bati zuzentzea, produktu kultural jakinekin. Paradoxa honi erantzuteko, sinkretismoa eta beraz anbiguotasuna hartu dira masa-kulturaren ezaugarri nagusitza: irudikapen kontrajarriak biltzea da, baina beti estilo edo estetika berarekin (adibidez, hitz egiteko tonua, janzkera, ...). Theodor Adorno Frankfurteko eskolako filosofoa izan da masa-kulturarena kontzeptua eta masa-kontsumoarekin eta kultura-industriarekin duen erlazioa aztertu duen pentsalari nagusia.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, mass culture; gaztelaniaz, cultura de masa; frantsesez, culture de masse.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.