Kultura adiera ezberdinak dituen hitza da, ikuspuntuaren arabera. Latinezko cultura ("zaintza, hazkuntza") hitzetik dator, eta historian pertsonen espiritu, gogo edo adimenaren hazkuntzaren adiera hartzen joan da. Ikuspuntu humanista…

Masa-gizartea gizarte modernoak kalifikatzeko erabiltzen den terminoa da, non gizarteak erabat homogeneoak diren, desberdintasun txikiekin indibiduo batetik bestera, baino aldi berean atomizazio handiarekin, non subjektuek elkarrekiko harreman eskasak dituzten. Masa-gizartea beraz, indibiduoa gizartean txertatzeko modu bat, non nortasun propiorik gabeko indibiduoak kultura eta ideologia bakar eta homogeneo baten mendean geratzen diren, bata besteekiko harreman afektiko eta elkartasunezkorik gabe. Masa-gizartearen isla nabarmena kontsumo-gizartea da, non indibiduoek kontsumo dute helburu eta xede bakarra.
Masifikazioa berriz, masa-gizartea eratzerakoan gertatzen diren prozesuen multzoa da. Turismoaren masifikazioa (ikus, turistifikazioa), unibertsitateko masifikazioa eta osasunaren masifikazioa, non gaixoak pertsona moduan bainoago, prozesatu beharreko elementutzat hartzen diren.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, mass society; gaztelaniaz, masa-gizartea.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.