Manikeismoa Mani maisu pertsiarrak Babilonian K.o. III. mendean sortutako erlijioa izan zen, munduan aurkako bi indarrek, Argiak eta Ilunak, Ongiak eta Gaizkiak, Jainkoak eta Satanek, jarduten dutelako sinesmenean oinarritzen…

Sinkretismoa sistema edo erakunde kultural batek beste kulturetatik jaso eta haiekin partekatzen dituen sinesmen, balio eta elementu kultural ezberdinen multzoa da. Sinkretismoaz sortutako ideia, sinesmen eta praktika horiek sinkretikoak direla esaten da. Hala, eta eklektizismoan ez bezala, sinkretismoan elementu ezberdinak oinarri edo funts handirik gabe bateratzen direla irizten da, eta horregatik terminoa era gutxiesgarrian erabili ohi da. Erlijio sinkretikoen kategoria ere sortu da; adibidez, manikeismoa kristautasunetik, zoroastrianismotik eta budismotik dogma eta praktika desberdinak hartzen dituen erlijio sinkretikoa litzateke.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.