Lineala (marketina)


KategoriakEnpresa

Lineala saltoki batean produktu bat edo produktu mota bat erakutsi eta bezeroaren eskura jartzeko dagoen apal eta bestelako euskarrien multzoa da. Marketinaren ikuspegitik, linealaren funtzioak bezeroaren arreta erakarri, produktua aurkeztu eta erosketa bultzatzea dira, eta horren kudeaketa mertxandisin izeneko arloari dagokio. Linealari buruzko erabakiak garrantzitsuak dira saltzaile zuzenarentzat, lineala produktuen artean modu egokian banatzeak produktu aukera orekatu eta erakargarria izatea dakarrelako, nahiz produktua merkaturatzen duen ekoizlearentzat, produktuaren kokapena zein linealean zehar hartzen duen hedadura abantaila konpetitiboak direlako lehiakideen aurrean.

179 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.