Renting-a ondasun higigarri baten alokairu kontratua da, iraupen luzekoa eta ondasuna erabiltzeko eskubidearekin batera, bestelako zerbitzuak eskaintzen dituena, hala nola mantenimendua eta asegurua enpresa alokatzailearen esku izatea. Leasing-aren…
Agian mertxandaisin-produktuak edo produktu promozionalak bilatzen ari zinen.
Marketinaren baitan, merchadising-a, mertxandaisina edo martxandaisina salmenta-puntuan bezeroa produktu batera hurbilarazi eta erosketa bultzatzeko burutzen diren tekniken multzoa da. Denetariko teknikak biltzen ditu, bi arlotan banatzen direnak: ikusizko mertxandaisina (erakusleihoak, produktuaren kokapena eta kokatzeko modua (kaxak, apalak,..., lineala deitzen den eremuan zehar) dendaren barruan, iragarkiak denda barruan, estand edo salmenta postuak, dastaketak, animazioa) eta kudeaketa-mertxandaisina (dendako produktu sorta aukeratu, banatu eta kokatu). Beste alde batetik bereizten dira baita ere, bereziki saltzailea eta enpresa ekoizlea desberdinak direnean, saltzailearen mertxandaisina (produktua saltzen duen dendari edo enpresak burutzen duena) eta fabrikatzailearen mertxandaisina (dendako arduradunekin negoziatu beharko duena nolako mertxandaisin-teknikak garatu nahi dituen bere produktuekin denda barruan eta beste produktuekiko lehian).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.