Agian, likidezia aktiboen ezaugarri gisa bilatzen ari zinen.
Enpresa, erakunde edo estatu batek likidezia finantzarioa duela esaten da epe laburrera zorrak eta gastuak ordaintzeko gai denean, horretarako bere aktibo likidoak baliatuz (eskuragarria -dirua eta bankuko berehalako saldoak-, bihurgarria -kobratzeko fakturak eta bestelakoak- eta izakinak). Enpresa batek likideziarik ez duenean, epe laburreko zorrka ordaintzeko gai ez ez denean alegia, ordainketa-etendura eskatu dezake epaitegietan, zorrak bideratu eta enpresak bere jardunean jarraitu ahal izateko.
Labur esanda, likidezia finantzarioa epe laburreko kaudimena dela esan daiteke, kaudimena izanik zorrak ordaintzeko gaitasun orokorra, epe laburrera nahiz luzera.
Loturiko artikuluak
Analisi ekonomiko-finantzarioaAnalisi ekonomiko-finantzarioa enpresako kontabilitate-informazioan oinarrituta egiten diren azterketen multzoa da, enpresaren egoera ekonomikoa (errentagarritasuna edo mozkinak lortzeko ahalmena) zein finantza-oreka (enpresaren inbertsioak eta finantzazioak nola egokitzen diren, zor-obligazioak…
Likidezia (aktibo likidoak)Agian likidezia finantzarioa bilatzen ari zinen. Likidezia ondasun batek berehalakoan edo oso epe laburrera diru bihurtzeko duen ahalmena da. Berehala eskudirutan bihurtu daitezkeen ondasunak aktibo likidoak direla esaten…
Kaudimena (solbentzia)Kaudimena edo solbentzia enpresak bere zorrak dagokien epemugan kitatu edo ordaintzeko ahalmena, epe luzera nahiz laburrera, bere jardunean trabarik sortu gabe. Maiz likideziarekin batera aztertzen da: likidezia epe…