Eskurako ordainketa zorra sortu den unean bertan eta hori kitatzeko egiten den berehalako ordainketa da. Horren aurkakoak dira eperako ordainketa, ordainketa zorra sortu eta gero, epe jakin batean,…

Ordainketa-etendura enpresaren likidezia-ezagatik (epe laburreko ordaintzeko ezintasuna) epaitegiek enpresak hartzekodunekiko dituen zorrak ordaintzeko obligazioa behin behinekoz bertan behera uzteko hartzen duten erabakia da. Enpresaren porrotak eragindako hartzekodunen lehiaketa ez bezala, ordainketa-etendura behin behineko egoera da, enpresaren egoera finantzarioa hobetu eta likidezia berreskuratu bitartean ezartzen dena. Ordainketa-etendura ezartzeko, enpresak horren eskabidea egin behar du, enpresak etorkizunean bere zorrak ordaintzeko gauza dela eta hartzekodunekin akordio batera heldu dela frogatuta.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, suspensión de pagos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.