Librekanbismoa


KategoriakEkonomia

Librekanbismoa edo politika librekanbista nazioarteko merkataritzari trabak jartzen ez dizkion eta beraz herrialdeen arteko merkataritza askea aldezten duen doktrina eta politika ekonomikoa da, inportazioei eta esportazioei mugak jarri gabe.  Protekzionismoaren eta merkantilismoaren aurkako politika da. Librekanbismoaren abantaila nagusia nazioarteko merkataritzaren abantaila konparatiboak probestea da, modu efizienteagoan ekoitzitako produktuak eta zerbitzuak eskuratu ahal izatea, prezio edo kalitate hobeagoekin, nazioan ekoitzitakoak izango balira baino. Librekanbismoa, doktrina gisa, XVIII. mendean zabaldu zen, Erresuma Batuan bereziki, baina horren garapen nabarmenena XX. mendean garatu da,  bere baitan bertako herrialdeen arteko merkataritza inongo mugarik gabe burutzen duen Europar Batasunarekin, eta globalizazioarekin ondoren.

Beste hizkuntzetan: ingelese, free trade; gaztelaniaz, librecambismo, libre intercambio.

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.