Blokeo ekonomikoa
Bahimendu ekonomikoa, batzuetan blokeo ekonomikoa ere deitua, herrialde batzuek, euren kabuz edo nazioarteko erakunde batean bildurik, beste herrialde baten aurka arrazoi politikoengatik zigor edo presio-neurri gisa inposatzen duten isolamendu ekonomikoa da, inportazioak eta esportazioak eragotziz edo mugatuz eta finantza transakzioak ere oztopatuz, oztopo horiek gainditzen saiatzen diren herrialdeak hertsatuz, zuzenean mehatxatuz edo muturrean neurri militarrak ere hartuz (muturreko azken egoera horretan deitzen zaio blokeo ekonomikoa). Historian hainbat aldiz gertatu da, hala nola Alemaniaren aurka Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan edota Kuba komunistaren aurka Estatu Batuetako gobernuaren aldetik. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, embargo económico, bloqueo económico.