Gosetea gizaki edo animalien populazio jakin batek bolada jakin batean zehar pairatzen duen desnutrizio iraunkor eta masiboa da, elikagaien eskasia edo gabeziagatik. Elikagaien gabeziak hainbat arrazoi izan ditzake:…

Lehortea, lehorraldia edo idortea eskualde batean normalean baino ur prezipitazio askoz ere txikiagoa izan eta tokiko ingurune naturalek, ekosistemek eta gizarteek ur falta dutenean suerta daitekeen arrisku naturala da. Zaila eta konplexua da lehortearen definizio zehatza ematea, prezipitazio maila murrizketa baten ondorioz eskualde batek pairatzen duen arriskua edo - aurkako kontzeptua erabiliz - erresilientzia desberdina baita tokiko kondizio geografiko eta klimaren arabera; adibidez, berez prezipitazio gutxiko eta bero handiko eskualdeetan aski da ohiko prezipitazio baino pixka bat gutxiago euri egitea, lehortea sorrarazteko.
Lehortearen ondorioak anitzak dira uzten galera, ondoriozko gosete arriskuarekin batera, ur hornidurarako eskasia, urtegien maila gutxituz, eta idortasun orokorra eragin ditzake.
Ondorioei erreparatuz lehorte mota hauek bereizten dira:
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.