Tanta hotza


KategoriakGeografia

Tanta hotz batean aurreikusitako euri kantitateak, Balear Uharteen gainean.

Tanta hotza bereziki Mediterraneo mendebaldeko inguruko lurraldeetan gertatzen den  fenomeno meteorologiko muturrekoa da, aire masa bero baten gainean altuera handiko aire masa hotz batekin topo egitean gertatzen dena. Horren ondorioz, aire masa bero eta hezeek, itsaso epelak lagunduta, oso azkar egiten dute gora aire hotzarekin topatu arte, eurite gogorrak eta uholdeak eraginez. Ehunka kilometrotan zehar zabaldu ohi den fenomeno meteorologikoa da, beraz eskala ertainekoa. Masa hotza normalean goragoko latitudeetako jet korrontetik askatutakoa da. Euskal Herrian, bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian, 1983 urtean izandako uholde larriek tanta hotzaren eraginez gertatu ziren.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, gota fría.

221 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.