Idortasuna edo lehortasuna


KategoriakGeografia

Muturreko idortasuna, Atacamako basamortuan.

Idortasuna, lehortasuna edo elkortasuna lur eta aireko ur eskasia klimatikoa da, ekosistema osoa, zoruak, landaredianeta fauna,  guztiz eragiten duena. Paisaia eta erliebe forma bereziak sorrarazten ditu, basamortuak kasu. Idortasuna tenperatura altua eta urteko prezipitazioa eta prezipitazio-egunak gutxi direnean gertatzen da. Zehatzago, Knoche indizea kalkula daiteke idortasuna neurtzeko:

    \[I_k = \cfrac{nP}{100(T+10)}\]

non T urteko tenperatura, P urteko prezipitrazioa eta n urteko prezipitazio eguna. Indizea honela interpretatzen da:

  • Idortasun muturrekoa: 0 < Ik < 25
  • Idortasun nabarmena: 25 < Ik < 50
  • Idortasun normala:  50 < Ik < 75
  • Idortasun moderatua : 75 < Ik < 100
  • Idortasun txikia: 100 < Ik

Ikus, gainera

227 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.