Uholdeak (uraldiak)


KategoriakGeografia

 

Uholdea, Donostiako Amara auzoan. 2010 urteko ekaina.

Uholdea edo uraldia gertatzen da eremu batean epe batean zehar gehiegizko ur kantitatea prezipitatu edo jariatzen denean. Uholdeak arrisku naturalak dira gehienetan, hala nola euriteak, elurraren urtze azkarrak eta itsas ekaitzak kostalde eremuetan, baino istripuengatik ere gerta daitezke, urtegi bat hausteagatik adibidez. Uholdeak dakarren arriskua uragatik beragatik baino, uraren indarragatik gertatzen da: uraren indarrak denetariko objektuak eta hondakinak, batzuetan eraikuntzak ere bai, eraman eta beste batzuen aurka jaurtitzen ditu, kalteak larriagotuz eta pertsonen biziak arriskuan jarriz.

Hala eta guztiz ere, uholdeek ondorio positiboak ere izan ditzakete: aski ezaguna da Nilo ibaiko uholdeek emankortasun handiko lurrak sorrarazi dituela ibaiaren ondoko eremuetan, eta horri esker garatu zela Antzinako Egiptoko zibilizazioa, berdin gertatzen da munduko beste hainbat eskualdeetan.

Hainbat motako uholdeak daude:

  • ibaietako uholdeak, ibaiek eta errekek gainezka egiten dutenean;
  • eremuko uholdeak, lurrak gaineko ura xurgatu ezin duenean, gehienetan eurite gogorren ondorioz;
  • kostaldeko uholdeak, itsas maila ohi baino gehiago igotzen denean, olatuen eta itsas mailaren ondorioz (marea biziak eta presio baxua);
  • uholde azkarrak, denbora gutxian botatako prezipitazioagatik edo bestelako arrazoiengatik (ur hodi baten pitzadura) gertatzen direnak.

Euskal Herriko historia garaikidean izandako uholde larrienak 1983ko abuztuan izan ziren, tanta hotza izeneko fenomeno meteorologikoak ordu gutxitan eurite handiak sorrarazi zituenean. 47 pertsona hil ziren guztira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, flood; gaztelaniaz, inundación.

Ikus, gainera

332 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.