Aldagai azaldua, mendeko aldagaia edo aldagai dependentea ikertu edo aurresan nahi diren aldagaia da, kausa edo aldagai aske baten edo batzuen ondorio dena, aldagai haien eraginpean dagoena edo…

Ikus, gainera, lehiakor, Gizapediako hiztegian.
Enpresa batek lehiakortasuna edo konpetitibitatea duela esaten da, enpresa lehiakorra edo konpetitiboa dela alegia, berak ezarritako helburuak lortzeko gaitasuna izan eta lehiakideei gailentzen zaienean; zehatzago, produktibitatea handiagoa eta errentagarritasun handiagoa eskuratuz, lehiakideei merkatu-kuota kenduz eta merkatu berrietara zabalduz. Hainbat faktore endogeno daude enpresa batean lehiakortasuna gehitzeko, hala nola ekoizpen-prozesua efizienteago burutuz, kostuak murrizte aldera, berrikuntza garatuz, giza baliabideak eta finantzak hobeto kudeatuz. Beste alde batetik faktore exogenoak ere badaude, lehiakorra izatea errazten dutenak: ingurune makroekonomikoa eta sektore ekonomikoaren berezko ezaugarriak. Michael Porter enpresako estrategian aditu ezagunak abantaila konpetitiboaren kontzeptua garatu zuen 1980an, propio eta iraunkorrak diren faktore konpetitiboak izendatzeko, kostu-lidergoa eta produktu-desberdintzea bereziki.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, empresa competitiva.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.