Lege salikoa (latinez, Lex Salica) saliar frankoen lege kodea zen Erdi Aroko Europan, Klovis I.ak VI. mendearen hasieran bildu eta indarrean jarri zuena. Besteak beste, emakumeak monarkiaren tronuaren ondorengoa edo oinordekoa izatea ukatzen zuen. Gerora, lege salikoa emakumea tronuaren ondorengotza eskuratu eta erresumako buru izatea debekatzen duen arau guztiekin identifikatu da. Espainian, lege salikoa Filipe V.ak ezarri zuen 1713 urtean, baino soilik legezko ondorengo gizonezkorik zegoen kasuetarako.
XIX. mendean lege salikoaren inguruko botere gatazkak, ideologikoki absolutista eta liberalen artean, Karlistaldia piztu zuen. Fernando VII.ak lege salikoa derogatu edo indargabetu zuen 1830 urtean, Karlos IV.ak 1789 urtean ezarritako Santzio Pragmatikoa plazaratuz. Izan ere, Fernando VII.a hilabete batzuk lehenago Maria Cristina de Borbon-Dos Sicilias printzesarekin ezkondua zen, eta semerik izan ezean, alaba zaharrenak tronua eskuratzea nahi zuen. Santzio Pragmatikoak aurreikusten zuena gertatu zen azkenean, eta 1830ean bertan Isabel printzesa jaio zen, semerik ezean Santzio Pragmatikoari esker ondorengotza eskuratuko zuena, Fernando VII.aren anaia Carlos Maria Isidroren kaltetan. Fernando VII.a larriki gaixotu egin zen eta hil ala biziko kinka horretan Carlos Maria Isidroren jarraitzaileek, absolutista porrokatuak, Fernando VII.ak Santzio Pragmatikoa indargabetzeko konbentzitzea lortu zuten, Isabel printzesaren kaltetan eta Carlos Maria Isidroren alde. Fernando VII.a aldi labur batez sendatu eta Santzio Pragmatikoa berrezarri zuen, lege salikoa indargabetuz berriz, eta ondorioz Carlos Maria Isidrori ondorengotza ukatuz. 1833 urtean Fernando VII.a hil eta gero, semerik gabe, Isabel printzesak Espainiako tronua eskuratu, adin txikikoa izanda ama Maria Cristinaren erregeordetzaz, eta Carlos Maria Isidroren jarraitzaileak matxinatu ziren, liberalen eta absolutisten artean, isabelinoen eta karlisten artean, gerra piztuz. Lehen Karlistaldia abian zen.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Ley Sálica.
Loturiko artikuluak
Monarkia autoritarioaMonarkia autoritarioa historikoki monarkia feudalen eta monarkia absolutisten artean garatutako trantsizizoko erregimen monarkikoa da, Eurpako hainbat herrialdeetan XV. eta XVII. mendeen artean garatutakoa. Monarkia feudaletan ez bezala, non…
Lege gordailuaLege gordailua liburu, liburuxka, egunkari, aldizkari, kartel, film eta beste argitalpenak argitaratu ahal izateko argitalpenaren erregistro-zenbaki bat eskatu eta horrekin batera ale batzuk administrazio kulturalen gordailuetan uzteko obligazioa…
Lege arruntakLege arruntak legebiltzar edo asanblea legegileak gehiengoz nartu dituen legeak dira, nazioaren lurralde osoan aplikatzen direnak, eta legeen hierarkian konstituzioaren eta lege organikoen atzetik daudenak. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz,…