Berrespen Pragmatikoa (Santzio Pragmatikoa)


KategoriakHistoria

Berrespen Pragmatikoak edo Santzio Pragmatikoak Espainiako Erregeak XVI. mendetik plazaratutako legeak ziren, monarkiaren eta estatuaren funtsezko alderdiak ezartzen zituztenak. Azken Berrespen Pragmatikoa 1830 urtean plazaratu zen, Fernando VII.aren eskutik, Maria Cristina de Borbón-Dos Sicilias ezkondu ondoren, eta Espainian emakumeak tronura iristea eragozten zuen lege salikoa deitzen denaren abolizioa ekarri zuen. Hilabete batzuk geroago, Fernando VII.ak alaba izan zuen, Isabel printzesa. Bi urte geroago, 1833an, Fernando VII.a hil zen, eta beraz Berrespen Pragmatikoaren arabera Isabel printzesari berari zegokion tronua. Baina absolutista porrokatuak aurka azaldu ziren, eta Fernando VII.aren anaia Carlos Maria Isidro errege legitimotzat hartuz, Lehenengo  Karlistaldia abiarazi zuten. Fernando VII.a hil aurreko hilabeteak ordea  nahasiak izan ziren: 1832 urtean ministro absolutista batzuek Maria Cristina presionatu eta Fernando VII.ak, larriki gaixo zegoelarik, Berrespen Pragmatikoaren baliogabetzea (eta beraz lege salikoa berriz ere indarrean sartzea) sinatzea lortu zuten, baina ustekabean Fernando VII.aren osasuna  hobetu zenean, baliogabetze hori bertan behera utzi zuen, absolutistak haserrearaziz, era horretan Isabel printzesa tronuaren oinordekoa izateko bidea zabalduz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Pragmática Sanción.

Ikus, gainera

269 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.