Langabezia


KategoriakEkonomia

Nazioarteko Lan Erakundearen arabera, langabezian dauden pertsonak, langabeak edo langabetuak alegia, lanean ari ez diren baina lan egin nahi duten, aktiboki lana bilatzen ari diren eta lanean epe labur batean hasteko prest dauden pertsonak dira. Beraz, langabetua benetan langabetu den pertsona bat da: lan egin nahi ez duena, eta lana galarazi zaiona (gazteleraz, parado forzoso).

Ikus gainera, Gizapedian, langabezia, langabe eta langabetu, Gizapediako hiztegian.

Langabeziaren fenomeno kaltegarria da ekonomian eta guztiz larria gizartean. Ekonomian, jarduera ekonomikoa moteltzea dakar ezinbestean, zuzenean, langile gutxiago ari direlako lanean, eta zeharka, eskariaren gutxitzea baitakar. Halaber, sozialki ondorio larriak ditu, langabezian dauden pertsonak pobrezia eta esklusio egoeran jarriz. Horregatik, langabeziaren aurkako politika ekonomikoak lehenetsi behar dira, enplegua sustatuz eta langabetuen babes soziala ziurtatuz.

Langabeziari buruzko estatistikak

Langabezia-tasa edo desenplegu-tasa (langabezia-maila edo desenplegu-maila ere deitua) berriz, biztanleria aktibotik (lanean dauden pertsonak gehi langabetuak) langabezian dauden pertsonen proportzioa da. Dena den, eta ohar gisa besterik ez, langabezia- eta desenplegu-tasak Espainian beti sinonimo gisa erabiltzen badira ere, desenplegu kontzeptua ez letorke hertsiki bat langabezia kontzeptuarekin (ikus desenplegua, planteatu daitekeen diferentzia horri buruz jakiteko).

Ikus gainera, Gizapedian, Biztanleria okupatua eta Okupazio-tasa.

Aipatu dugun langabeziaren eta langabezia-tasaren definizio hori Encuesta de Población Activa (euskaraz, Biztanleria Aktiboaren Inkesta) izeneko inkestan erabiltzen da Espainian, hiru hilabetero plazaratzen dena.

Hala eta guztiz ere, badaude langabetuaren beste definizio batzuk. Espainian, langabetu erregistratuak, eta langabezia erregistratuaren tasa ere zenbatzen dira, alegia Enplegu Zerbitzu Publikoan (Euskadin, Lanbiden) izena emanda dauden pertsonak eta horien proportzioa biztanleria aktiboan. Erregistro horrek ordea ez du zenbatzen benetan langabezian dauden pertsonak: badira pertsonak erregistratuta egonda ere, lan bila aktiboki bilatzen ez dutenak; eta beste batzuk erregistraturik ez daudenak eta lan bila dabiltzanak. Hartara, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkestak eta enplegu-bulegoetako erregistroek ematen dituzten langabetu kopuruak aski desberdinak izan daitezke. Gehienetan, Inkestak langabetu kopuru handiagoa ematen du, pertsona asko ez baitira erregistratzen lan bila ibili arren.

Langabezia motak

Ikus, gainera

 

425 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.