Birjartze-tasa


KategoriakEkonomia

Bereziki administrazio publikoetan, birjartze-tasa hutsik geratutako lanpostuetatik zenbat atxiki edo betetzen diren adierazten du, portzentaje gisa. Administrazio publikoan lanpostu bat hutsik geratzen denean, erretiroagatik gehienetean, bi aukera daude: lanpostu hori bete gabe utzi eta ezabatu eta orduan lanpostua amortizatu egiten dela esaten da, edota lanpostu hori beste pertsona bati eman, lanpostua bete edo birjarri alegia. Adibidez, %80ko birjartze-tasa batek hutsik geratutako lanpostuetatik %80a beste langile batek bete duela adierazten du, eta %20 amortizatu egiten direla. %100era heltzen ez den birjartze-tasak lanpostu-murrizketak adierazten du, eta aurrekontu-murrizketarekin edo efizientzia helburuekin lotzen da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tasa de reposición.

186 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.