Makroekonomian, jarduera-tasa, aktibotasun-tasa edo aktibitate-tasa biztanleria aktiboaren (lan egiten dutenak gehi lan bila dabiltzanak) eta lan egiteko adina duen (gehienetan 16 urtetik gora) biztanleriaren arteko zatiketa da. Adibidez,…

Biztanleria landuna edo biztanleria okupatua aztertzen ari den erreferentzia-aldian (urtea, hiruhilabetea, ...) herrialde edo eskualde batean lanean modu erregulatuan (ez informalki) dauden pertsonen kopurua da, soldatapekoak, bere kabuz (langile autonomoak alegia) edo enpresa familiar batean dihardutenak. Biztanleria okupatuan sartzen dira baita ere gaixo, oporretan edo aldi baterako denbora batez lanean ez dauden baina lanpostu batera itzultzekoak diren pertsonak. Gehienetan populazio osoaren portzentaje moduan adierazten da. Biztanleria okupatua gehi lan bila aktiboki ari diren pertsonen multzoa biztanleria aktiboa da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, población ocupada.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.