Hauteslekuko inkesta, hauteslekuan egindako inkesta edo hauteslekuan bertan egindako inkesta boto emaileen botoa ezagutzeko hauteskunde egunean eta hauteslekuko sarreretan egiten diren inkestak dira. Inkesta horien arazo nagusia boto…

Inkesta populazio batetik aukeratutako pertsonen lagin baten gainean jasotako datuen multzoa eta datu horiek jasotzeko prozesua da, horretarako galdetegiak edo elkarrizketak baliatuz. Bereziki erabilgarriak dira populazio handi eta mugagabeen kasuan, zentsuak egitea ezinezkoa delarik; aldiz, ez dira egokiak aztertu beharreko fenomenoan historiak garrantzi handia duenean (ikus, historizismoa). Inkestetan bereizten dira zeharkako inkestak (lagineko informazioa une jakin eta bakar bati buruzkoa denean), zeharkako inkesta errepikatuak (informazio berdina une ezberdinetan jasotzen denean, eta lagin ezberdinetarako) eta panelak (lagin beraren gainean informazio berdina une batzuetan zehar jasotzen denean). Inkesta baten garapenak diseinu zorrotza behar du azkenik: laginketa mota erabaki, galdetegiaren diseinua, laginaren aukeraketa bera planifikatzea (konfidentzialtasuna zainduz, besteal beste), errorearen kontrola eta datuen azterketa biltzen ditu.12
Etimologia: latinezko inquirere ("bilatu") hitzetik, Erdi Aroan inquaesita moduan izen bihurtua.
Beste hizkuntzetan: gazteleraz, encuesta; ingelesez, survey.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.