Laginketa-unitatea


KategoriakEstatistika

Laginketa-unitatea edo lagin-unitatea, lagin estatistiko bat osatzeko hautatzen diren elementuei dagokien objektu edo elementu-mota da, lagina osatzeko hautatzen den elementu edo talde bakoitza alegia. Gehienetan, unitate estatistikoak edo banakoak eta laginketa-unitateak bat datozen arren, batzuetan desberdinak dira. Adibidez, eskola batzuk aukeratu eta haietatik ikasle guztietako kalifikazioak jasotzen badira, konglomeratuzko laginketa deritzonaren bitartez, eskola laginketa-unitatea da, eta unitate estatistikoa, aldi berean, behaketa-unitatea ere badena, ikaslea.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sampling unit; gaztelaniaz, unidad de muestreo.

169 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.