Unitate estatistikoa (indibiduoa)


KategoriakEstatistika

Estatistikan, unitate estatistikoa populazio estatistiko bat osatzen duen elementueetako bakoitza da. Orokorrean, pertsonak edo izaki bizidunak  direnean, indibiduo terminoa ere erabiltzen da populazioko elementu bakoitza izendatzeko. Adibidez, baso bateko espezie jakin bateko kakalardoak ikertu behar dira, basoko kakalardo-espezieko ale edo espezimen bakoitza da indibiduoa; eskualde bateko enpresa txki eta ertain guztien populazioa ikertu nahi  dneean, enpresa txiki eta ertain bakoitza da unitate estatistikoa.

Jaso nahi den ezaugarriari buruz unitate estatistiko batetik bestera dagoen aldakortasun edo zorizkotasunean datza estatistikaren muina. Estatistikak fenomeno aldakorrak eta zorizkoak ikertzen ditu, eta aldakortasun edo zorizkotasun hori unitate estatistiko edo inbididuo batetik bestera islatzen da.

Ikerketaren testuinguru orokorrean, bereziki metodologia estatistikoa erabiltzen ez denean, unitate estatististikoari behaketa-unitate deitzen zaio.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.