Laginketa geruzatua (laginketa estratifikatua)


KategoriakEstatistika

Zorizko laginketa geruzatua edo ausazko laginketa geruzatua (laginketa estratifikatua ere deitua) laginak osatzeko metodo bat da, non elementuak populazio osotik zuzenean aukeratu ordez, aurrez ezarritako stratum, geruza edo populazioaren azpimultzoetatik egiten den. Horrela, lagina adierazgarriagoa lortzen da eta geruza horien arteko alderaketak egiteko aukera zabaltzen da. Adibidez, adin guztietako herritarren arteko inkesta bat egiteko, laginean adin guztietako pertsonak egon daitezela ziurtatze aldera, laginketa geruzatuaren bitartez herritarrak adin-talde  ezberdinetan zatitu, geruzak osatuz horrela, eta adin-talde bakoitzetik pertsona kopuru bat aukeratzen da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, stratified sampling; gaztelaniaz, muestreo estratificado.

Ikus, gainera

187 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.