Lagin-banaketak


KategoriakEstatistika

Inferentzia estatistikoan, lagin-banaketa estimatzaile edo estatistiko baten probabilitate-banaketa da, lagin posible guztietarako haien balioak eta balio horien probabilitateak zehazten dituena, populazio mota jakin batetik abiaturik. Adibidez, (1,2,3) populazio batetik 2 tamainako itzulketarik gabeko laginketa egiten bada, 2 elementu erauzten badira alegia, batezbesteko aritmetikoaren lagin-banaketak 1.5 (1,2 eta 2,1 kasuetan), 2 (1,3 eta 3-1 kasuetan), eta 2.5 (2,3 eta 3,2 kasuetan) balioak hartzen ditu, bakoitzak 2/6 probabilitatearekin.

Lagin-banaketak funtsezkoak dira populazioko parametroei buruzko inferentziak egiteko, haiei buruzko hipotesi-probak eta konfiantza-tarteak eratuz, estimatzaileek hartzen duten balio zehatzetan oinarriturik.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Lagin-banaketak"; Gizapedian, 25 martxoa, 2019, /lagin-banaketa/.
195 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.