Bi lagin binakatuak edo binatuak direla esaten da bi une desberdinetan edo bi aldagai desberdinei buruz laginketa-unitate berdinen gainean jaso direnean, eta ondorioz bien artean dependentzia edo erlazio estatistikoa dagoenean. Adibidez, gaixo batzuengan kolesterol edukia jaso bada, botika bat eman aurretik eta ondoren, bi laginak loturik egongo dira, orokorrean gaixo guztien kolesterol edukia jaitsi arren, aurretik kolesterol handia zuen gaixoak beste gaixoen aldean, orain ere kolesterol handia izango duelako. Lagin independenteentzat zein binakatuentzat metodo estatistikoak bereziak daude.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, paired samples; gaztelaniaz, muestras pareadas o apareadas.
Loturiko artikuluak
Askitasuna (estatistika)[latexpage] T(X) zenbatesle edo estimatzaile bat askia dela esaten da, zenbateslea kalkulatu den jatorrizko $X=X_1,X_2,\ldots,X_n$ laginak zenbatetsi nahi den parametroari buruzko informazio gehigarririk ematen ez duenean, zenbateslearen balioak emandakoaren…
Lagin pilotuaEstatistikan, lagin pilotua ikerketa baten prestaketa lanetan populaziotik erauzi eta aztertzen den lagin bat da, ikerketako lagin nagusiaren aurretikoam populazioaren ezaugarri nagusi batzuk esploratu eta horri esker ikerketa…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora…