Antropologian, eboluzionismo soziala edo eboluzionismo antropologikoa gizarteek eta kulturek beti aurrera egiten dutela baieztatzen duen ikuspuntu antropologikoa da, modu progresibo eta uniforme batean, eta gizarte eta kulturen arteko…
Kontratu soziala agintea edo boterea, bereziki estatuarena, eta estatuak erakundeekin eta herritarrekin dituen harremanak azaldu eta legitimatu egiten dituen teoria da, agintarien, herritarren eta eragile politiko, ekonomiko eta sozialen artean halako kontratu edo hitzarmena (inplizitua edo esplizitua) dagoela baieztatzen duena, finean kontsentsua edo adostasuna besterik ez dena. Kontratu horren arabera, estatua sortu edo onartzerakoan, herritarrek askatasun batzuei uko egingo diete, estatua subirano bihurtuz, estatuak defendatuko lituzkeen eskubide batzuen trukean. Kontratu soziala aldezten duen teoria politikoari kontraktualismo deritzo. Bereziki Aro Modernoko filosofoak izan dira kontratu sozialaren ideia landu eta zabaldu dutenak, hala nola Thomas Hobbes, Jean-Jacques Rousseau eta Immanuel Kant. Egun, indarrean jarraitzen duen printzipioa da, filosofo politikoen artean nahiz eremu politiko praktikoan. Kritikak ere jaso ditu (Ernesto Laclau, Slavoj Zizek), kontratu soziala kontsentsu mota bat izatetik urrun, gizarte batean nagusitzen den hegemoniaren produktua besterik ez dela ohartaraziz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.