Artikulu hau kontzeptu filosofikoari buruzko da, kontzeptu erlijiosoa garatzen duena beste hau da: Bizitza kontenplatiboa (kontenplaziozko bizitza) Kontenplazioa munduarekiko jarrera aktibo, tekniko eta operatiboaren etendura da, subjektua mundua…
Zerbait inplizitua dela esaten da, beste zerbaiten baitan dagoenean, azaldu edo adierazi ez den arren. Tazito eta inplizitu sinonimotzat har daitezke, testuinguru batzuetan desberdinak diren arren. Esplizitua inplizitua denaren guztiz aurkakoa da: esplizitua espreski adierazi den zerbaiten propietate edo ezaugarria da. Zerbait inplizituki ulertzen dela esaten da, hura adierazi gabe ere egiazkotzat hartzen denean; eta esplizituki adierazten dela, espreski aipatu behar denean.
Adibidez, "Kontratuan aipatzen ez den arren, obligazio hori inplizitua da" (obligazioa bete egin behar dela ulertzen denean), "Irakasleak azalpen esplizituak eman behar ditu irakasgaia gainditzeko moduei buruz" (irakasleak aurrez aipatu behar duenean zer egin behar den gainditzeko), "Hori inplizituki ulertzen da" (esan gabe doa), "Esplizituki adierazi behar zenidan hori" (espreski aipatu behar zenidan).
Eduki inplizitua da baliabide literario interesgarria da, idazleak espreski aipatu gabe, irakurleari istorioa bere kabuz eraikitzeko aukera ematen diolako. Giza harremanetan berriz, pertsona batek beste bati buruz inplizituki ulertzen duena, besteak aipatu gabe alegia, gaizki ulertzeen sorburua izan daiteke. Sexu harremanetan, berriz, onespen esplizituaren aldeko mugimendua abiarazi zen XXI. mendearen hasieran, beste pertsonaren egiazko baietza harekin sexu harremanak izateko ezinbesteko baldintza dela exijitu eta horren ezean sexu abusua, sexu erasoa edo bortxaketa egongo dela aldarrikatzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.