Konstruktibismoa (ikaskuntzaren teoria konstruktibista, paradigma konstruktibista)


KategoriakHezkuntza

Agian Konstruktibismoa artean bilatzen ari zinen. 

Konstruktibismoa, ikaskuntzaren teoria konstruktibista edo paradigma konstruktibista ikaskuntza subjektuaren baitan konstruitu edo eraiki egiten dela baieztatu egiten duen ikaskuntzaren teoria da, ikaskuntza estimuluek eragindako erantzun gisa hartzen duten ikuspegi konduktistaren eta  informazio transferentzia hutsa dela baieztatzen duten ikuspegien aurka. Errealitate objektiboa eta ikaskuntza ingurunearen zirkunstantziak nabarmentzen dituen kognitibismoaren mugak ere hautsi egiten ditu, eta subjektuaren esanguratasun-eraikitzaile rola nabarmentzen du, zirkunstantzia objektiboen garrantzia erlatibizatuz. Paradigma horien aldean, konstruktibismoa hezkuntzan nagusitzen den paradigma zientifikoa da, eta bereziki Jean Piaget (1896-1980), bere epistemologia genetikoarekin, David Ausubel (1918-2008), ikaskuntza esanguratsuarekin, eta Lev Vigtoskiren (1896-1934) eskutik garatu da.

Ikus, gainera

202 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.