Ikaskuntza kooperatiboa


KategoriakHezkuntza

Ikaskuntza kooperatiboa, lankidetzazko ikaskuntza edo ikaskidetza ikasle talde batean modu kolektiboan eta elkarlanean garatzen den ikaskuntza mota da. Bereziki ikaskuntzaren teoria konstruktibistaren baitan aztertu eta bultzatu den ikaskuntza da, horren inguruan ikaskuntzarako metodologia eta pedagogia oso bat sortzeraino. Ikaskuntza kooperatiboko taldeak informalak (gehienetan minutu batzuetan garatzen direnak), formalak (egun eta asteetan zehar luzatzen direnak) eta oinarrikoak (ikasturte osokoak) izan daitezke. Garrantzitsua da ikaskuntza kooperatiboan sasitaldeak, non itxuraz elkarrekin aritzen diren ikasleak, baina bakoitzak bere interes eta helburu propioen arabera jokatzen duen,  atzeman eta berregitea, ikaskuntza kooperatiboaren mamia eta helburuak garbi utzita. Ikaskuntza kooperatiboaren aitzindaria Johann Heinrich Pestalozzi (1746-1927)  suitzar pedagogoa izan zen, Jean-Jacques Rousseauren dizipulua. Gerora, hainbar teoria eta eredu pedagogikok garatu dute ikaskunta kooperatiboa, bereziki ikaskuntza sozialaren eta konstruktibistaren inguruan.

227 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.