Disonantzia kognitiboa pertsona baten jokabidea bere jarrera, iritzi, rol edo sinesmenen aurka, orokorrean beraz kognizioen aurka, daudenean gertatzen den egoera da, adibidez pertsona batek azterketa bat gainditzeko ikasi behar…

Asimilazioa eta akomodazioa Jean Piaget psikologoak (1896-1980) bere epistemologia genetikoan eta kognizioaren teorian garatutako kontzeptuak dira, subjektuaren eskema kognitiboak garatzeko mekanismoak. Asimilazioa gertatzen da haurra inguruneko informazioa bere eskema kognitiboarekin bateratzen duenean gertatzen da, inguruneko informazioa eskemara moldatuz, disonantzia saihestuz eta beraz eskema aldatu gabe. Akomodazioan berriz, eskema kognitiboa jasotako informazioaren arabera aldatzen da, eskema berri bat sortuz. Adibidez, haur batentzat txakurrak lau hanketako animaliak badira, zaldi bat ikustean, txakur handia dela esango du, asimilazioaren estrategia baliatuz; aldiz, zaldia oso handia denean, zaldia ez da bere eskemetan sartuko, eta eskema berria sortuko du, lau hanketako animalia handiak zaldiak direla barneratuz. Piageten arabera, garapen kognitiboan bi estrategiak orekan egon behar dira, asimilazioa eta akomodazioa behar bezala koordinatuz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.