Ebaluazio jarraitua (etengabeko ebaluazioa)


KategoriakHezkuntza

Ebaluazio jarraitua, ebaluazio jarraia edo ebaluazio etengabea ikaskuntza prozesu osoan zehar burutzen den hezkuntza-ebaluazio sistema da, ebaluazio sumatiboaren aurkakoa, prozesu horretan hainbat ebaluazio-tresna (ez soilik azterketak) garatuz eta ikaskuntzan prozesuan helburu gisa ezarritako konpetentzien betetze-maila kontrolatuz. Prozesuan ebaluazio proba zenbait burutuz, objektibotasun handiagoa lortzen da, proba bakar batean izan daitezkeen gorabeherak eta erroreak saihestuz eta ikaskuntzaren lerroaren bilakaera kontrolatuz.

Praktikan, garrantzitsua da proba horiek anitzak izatea, irakasleak ikaslearen lana alderdi desberdinetatik baloratze aldera. Irakaslearen aldetik lan handiagoa eskatzen du, ez soilik proba gehiago diseinatu eta burutu behar dituelako, baizik eta proba anitz horietan objektibotasuna atxiki behar baitu, proba bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz. Malgutasuna ere garrantzitsua da, proba horiek oztopoz betetako lasterketa bihur ez daitezen.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, evaluación continua.

Ikus, gainera

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.