Pronuntziamendua militar talde batek gobernuaren edo indarreango erregimen politikoaren aurka egiten duen aldarrikapen publikoa eta altxamendua da. Pronuntziamenduan, matxinadan ez bezala, ez da indarra erabiltzen, eta gehienbat herriaren…

Espainian, Borboien Berrezarkuntza edo Borboien Berrezarpena 1874tik 1931 arte Espainian indarrean egon zen aldi politikoa da, Espainian borboien monarkia sistema politiko gisa berriz ere indarrean jarri zuena. Abiapuntua 1874ko bukaera aldera izan zen monarkiaren aldeko pronuntziamendu militarra izan zen, Espainian 1873-1874 bitartean indarrean egon zen Lehen Errepublika deuseztatu zuena, eta Alfonso XII.a errege jarri zuena. 1931ko apirilean bukatu zen, Espainian Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean. Ia 60 urteko epe horretan, hiru monarka egon ziren agintean: Alfonso XII.a, 1874-1882 bitartean; hura hil ondoren, bere ama Maria Cristinaren erregeordetza 1885-1902 bitartean; eta 1905etik 1931era arte Alfonso XIII.aren erregealdia. 1923 urtera arte, bi alderdi nagusien arteko turnismoa izan zen indarrean izan zen sistema politikoa, bi alderdi nagusiak gobernuan txandakatzea ahalbidetzen zuena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, restauración borbónica en España.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.