Kapitalismoa


KategoriakEkonomia

Kapitalismoa edo sistema kapitalista ekoizpen-bideak jabetza pribatuan eta, etekinak eskuratuz eta horiek metatuz kapitala osatzeko eta hura baliatuz berriz ere, kapital ekonomiko moduan,  etekinak sortzeko helburuarekin, ondasun eta zerbitzuen merkataritzan oinarritzen den sistema sozioekonomikoa da. Ekoizpen-bitartekoen jabetza duten pertsona eta taldeak kapitalistak direla esaten da, eta garrantzi berezia ematen diete ekoizpenerako eta merkataritzarako baliabideak gehitzeari, hots, kapitala handitzeari. Kapitalismoaren beste ezaugarri batzuk konkurrentzia edo lehia askea, merkatu-ekonomia bat osatuz teorian, industrializazioa eta masako kontsumoa dira. Kapitalismoaren kritika zorrotzena marxismotik egin da. Marxismoan, kapitalistek langileek ekoiztutakoaren zati bat bakarrik ordaintzen dietela baieztatzen, gainerakoa, plusbalia izenekoa, eurentzat gordez haien kapitala handitzeko. Kapitalismoaren kritikoen arabera, sistema hori bidegabea da, langileen esplotazioa dakarrelako; kapitalismoaren aldezleek, berriz, baliabideak banatzeko modu egokiena dela deritzote, kapitalisten ekarpena ere saritu behar delako. Kapitalismoaren aurkako kritiko zorrotzenek kapitalismoa gainditu eta gizarte sozialista bat aldarrikatzen dute. Erdi Aroko Europako feudalismoaren gainbeherarekin batera hasi zen garatzen kapitalismoa, eta geroztik etengabeko zabalkuntza izan du mundu osoan; hain zuzen, XXI. mendeko globalizazioa kapitalismoaren mundu mailako hedatzea besterik ez da askoren ustez.

Ikus, gainera

Aipuak

  • Uste dugu asko dakigula kapitalismoaz, baina ez dakigu deus ere. Kapitalismoa gure zikoizkeriaren nahaste-borrastean oinarritzen da. Gizakiaren zikoizkeria izugarria da. Mendeak daramatzagu aberastasunaren atzetik, eta ez gara inoiz heltzen. Kapitalismo atabikoa komunismo modu bat da finean. Gure bihotzek irrikatu egiten dute. Jendeak pisu handiak eduki nahi ditu hiri onenetan, eta bigarren etxebizitzak itsasertzean, eta bizitza beteak, eta kapitalismoa musu ematen digu. Musu ematen die eskuineko nahiz ezkerreko gizoneik, zikoizkeriak elkarturik, mundua eta liburu hau aurrera daramanak. (Manuel Vilas, Ordesa)

349 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.