Marxen filosofian, gainbalioa lanaren erabilera-balioaren eta truke-balioaren arteko diferentzia da. Langileek kapitalistari saltzen diote lan indarra, eta horren trukean jasotzen duten soldata da truke-balioa da. Erabilera-balioa, lan horrekin ekoizten diren salgaien balioa alegia, handiagoa da ordea. Langile bati ordaintzen zaion soldata 1000 eurokoa bada, kapitalistak lan horren emaitza salduz hori baino gehiago, 1500 euro esaterako, eskuratzen duelakoa da. Diferentzia hori, 500 euro, da gainbalioa, eta kapitalistaren mozkinaren jatorria eta langilearen esplotazioaren iturburua da filosofia marxistan. Kapitalismoan, berriz, gainbalio horren zuzentasuna defendatzen da, enpresariak bere negozioan sartzen duen kapitalaren eta bereganatzen duen arriskuaren ordainsaria delakoan.
Loturiko artikuluak
Ontologia eta ontologikoaOntologia (antzinako grezierazko tin ὤν , ôn, ontos, « dena » eta λόγος , logos, «hizkuntza, pentsamendua», hitzetatik) izateari eta existentziari buruzko pentsamendua da, bereziki errealitatearen eremuetan hauteman daitezkeen egitura, objektu, propietate, gertaera, prozesu eta horien arteko loturei…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…
MarxismoaMarxismoa Karl Marx filosofoak XIX. mendean plazaratu zuen teoria filosofiko, ekonomiko eta politikoaren puntu nagusietan bat datozen pentsamenduen multzoa da, hala nola gizartea klasetan banaturik dagoela, eta banaketa…