Giza kapitala enpresa edo erakunde bateko kideek zein herrialde bateko herritarrek duten ezagutza, trebetasuna eta esperientzia da, nork bere arloan, bereziki ideiak garatu, ekimenak aurrera eraman eta helburu…

Jatorrian, kapitala latinezko caput hitzetik ("burua") datorren hitza da. Finantzetan, kapital finantzarioa edo finantza-kapitala zor edo errenta baten zenbateko osoa da, eta orain edo epemuga batean ordaindu edo jaso, eta beraz diru bihurtzen dena. Orokorrago, pertsona edo erakunde batek metatzen duen diruzko aberastasuna izendatzeko erabili da geroztik, zehatzago kontsumitu edo xahutu ez duen diru-kopurua alegia, aurreztu egiten dena, Kapital finantzarioaren ohiko helmuga inbertsioa da, bestelako finantza aktiboak edo kapital fisikoa eskuratuz, haietatik etekina atera eta kapitala handitzeko.
Kapital finantzarioa funtsezko elementua da kapitalismoan (hain zuzen, hortik eratortzen da kapitalismo izena) kapital edo aberastasun hori azkenean fisikoki inbertitzen denean, produkzio kapitalistan ekoizpen-faktore gisa eta irabaziak lortzeko erabiltzen delako, langileen bizkar, irabazi horiek berriz ere kapital finantzarioa gehitzearren, etengabeko metaketa-prozesuan.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.