Euskañola (euskara eta español hitzak lotu eta bateratuz) euskara eta gaztelania nahastuz edota euskaraz erdarakadak erruz sartuz sortzen den hizkera da. XX. mendearen azken hamarkadetatik sortu eta zabaldutako hizkera…
Kalko semantikoak edo mailegu semantikoak gertatzen dira hizkuntza bateko hitz edo esamolde baten esanahia beste hizkuntza batera eramaten denean, hitz edo esamolde horren itzulpen literala eginez, hau da helmuga den hizkuntzan hitz berririk, eta beraz mailegu lexikorik, sortu gabe. Kalko semantikoak finkatu egin daitezke hizkuntza batean eta zuzentzat hartu; baina maizenik kalko okerrak izaten dira, erdara batetik, gehienetan gaztelaniatik, euskarara ekartzen ditugunean erdarakadak sortuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.