Mailegu linguistikoak (hitzen mailegutza, hizkuntza mailegutza)
Hizkuntzalaritzan, maileguak beste hizkuntza batetik nolabait ekarritako hitzak dira. Ekarpen hori nola egiten den ikusita, mailegu mota zenbait bereizten dira:
xenismoak, beste hizkuntza batetik zuzenean, inongo moldaketarik gabe, ekarritako hitzak; adibidez, software, surf, chip, ….;
kalkoakedo, zehatzago, kalko semantikoak, existitzen den hitz bati adiera berri eransten zaionean, literalki beste hizkuntza batetik ekarritakoa; adibidez, sagua (ordenagailuko tresna);
** kalko lexikoak**, lexi, hitz edo esapide berri bat sortzen denean, hauen artean bereiziz,
neologismoak, hitz berri bat sortzen denean, beharrezko moldaketa foniko edo ortografikoak eginez; adibidez, interfaze (ingelesezko interface hitzetik);
neologismoa hizkuntzan normaltasunez erabiltzen denean, neologismo izateari utzi eta mailegu huts bilakatzen da, bere zentzu hertsienean; adibidez, futbol (ingelesezko football hitzetik).