Agian kontrolaren kontzeptu orokorrari buruz ere jakin nahi duzu.
Kalitatearen kudeaketarako sistema baten fase eta osagai moduan, kalitate-kontrola aldez aurretiko estandar edo ezarpenak eta kalitate-helburuak betetzen ari direla egiaztatzeko prozedura eta tekniken multzoa da.
Historikoki, kalitate-kontrola Taylorren Lanaren Antolakuntza Zientifikoarekin abiatu zen XX. mendearen hasieran. Fordismoak taylorismoaren tresnak modu masiboan zabaldu eta tolerantzien kontzeptua garatu zuen. 1930eko hamarkadan onarpenerako laginketa (produktua kontrolatzeko) ezarri zuten Harold F. Dodgek eta Harry G. Romigek eta prozesuen kontrol estatistikoak (ekoizpen-prozesuak kontrolatzeko) garatu ziren Walter Andrew Shewhart ingeniariaren eskutik. Garai berean, W. Edwards Demingek kontrolaren funtzioa ekoizpen-sailetik bereizi eta zuzendaritzarekin zuzeneko harremanetan jartzearen beharra nabarmendu zuen.
Gerora ordea, kalitatearen paradigma aldatu egin zen kontrolaren eta ikuskapenaren nagusitasunetik erabateko kalitatera, kontrolaren funtzioa mugatuz eta kalitatearen kudeaketa sistemetan integratuz, nondik gaur egungo EFQM, ISO9000 eta Sei Sigma sistemak eratorri diren.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, quality control (QC); gaztelaniaz, control de calidad.
Loturiko artikuluak
Taylorismoa edo Lanaren Antolakuntza ZientifikoaTaylorismoa edo, horren jarraitzaileen izendapena baliatuz, Lanaren Antolakuntza Zientifikoa (ingelesez, Scientific Management) ekoizpenaren eta lanaren ikerketa sistematikoa da, produktibitatea handitzeko asmoarekin, bereziki serieko ekoizpenean, Frederick Winslow Taylor ingeniari estatubaturrak…
Kalitate-zirkuluakKalitate-zirkuluak enpresa bateko sekzio bereko langile-talde txikiak dira, borondatezkoak, aldiro biltzen direnak enpresako arazoak atzeman, horiei irtenbideak planteatu eta bestelako hobekuntzak proposatzeko. Era horretan, kalitatea hobetu eta ekoizkortasuna…
Barne kontrolaAgian kontrolaren kontzeptu orokorrari buruz ere jakin nahi duzu. Barne kontrola edo barneko kontrola enpresa edo beste erakunde baten baitan burutzen den prozesua da, helburu dituena: enpresaren helburuak…